00%
Kargatzen...

JATETXEA

keyboard_arrow_down

FRESKOA
GARAIKOA
BERTAKOA

 

Goizero, lehen orduan Kabiako suak piztu aurretik, Juanma baratzera joan ohi da, egun horretarako beharrezko jotzen duena jaso asmoz eta guztia behar den moduan dagoela zaintzera. Egun gehienetan, lehen eguzki izpiak lo daude oraindik. Ekintza xume hau da, akaso, sukaldean duen filosofia hobekien islatzen duena.

Onena, gertukoa, naturala. Horrek ez du esan nahi, halaber, kalitatezko bestelako produktuei muzin egiten dienik, zein delarik ere euren jatorria. Hala ere, baratza bere pasio handienetariko bat da, garaian garaiko onddo eta perretxikoen bilketa eta sailkatzearekin edota egunetik egunera sukaldari gisa bere burua gainditzeko gogoarekin batera.
 
Lan honetan hasi zenetik 30 urte igaro diren arren, artifiziorik gabe jarraitzen du lanean, urtaroen erritmora berrasmatzen, kolore eta usain berriez janzten doan bere sukalde txikian.

Lurra landu, belar txarrak kendu, bilatu, erein, ureztatu, zaindu… eta jaso. Saria. Lan gogor eta isilaren fruitua, naturaren indarraren eta ahalmenaren testigu izatea, lurrak ematen duena magiaren testigu, eta magia hori mila usain eta koloretan transformatzea, Kabia egunero izan dadin, hori baita gure bidearen hasiera eta amaiera, oinarria:

Zaporearen bilaketa sentitua, gure sukaldearen hazia.

"Zaporearen bilaketa etengabea, gure sukaldearen habeetariko bat, gure bezeroen gozamena lortzeko asmo kuttunez."

“Nornahi gara orain,
benetan eta egiaz sentitzen dugun norbait,
zernahi, ez du inporta zer.”

Jose Luis Padrón

SUKALDARITZAREN
KABIA

SUKALDARITZAREN
KABIA

Tradizioa eta jakituria, aitzindari izan zirenen muina gordetzen duen etxea da gurea. Gipuzkoako lehen gastronomia elkarteetarikoa izan zen Beloki elkartearen egurrezko habeen gainean eraikia orduko haien oinarria jaso eta zapore bihurtzen saiatzen gara; kolore eta usain.

Elkarte hau 1929an sortu zuten, txoko hauen sugarra bereziki Gipuzkoako hiriburuan metatzen hasia zenean, eta besteak beste, Jose Maria Busca Isusi izan zuen kide, gastronomia industriaren aitzindarietako bat.